Elena Eyherabide eta Julie Rouault zuzenea

25 urte dituzte Elena Eyherabide eta Julie Rouault bainan lizeotik elgar ezagutzen dute eta lagunak dira. Noizbeinka, haien artean, bai eta beste lagun batzuekin batera ere, besta giroan kantuz hartzen dute elgarrekin, bi ahotsez kantatuz, kantatzeko plazerrarentzat. 
Erran behar da, Julie Rouault-rentzat, musika bere biziaren parte handia dela, izan ere, ttipitik kantatzen eta gitarra jotzen duelako bainan ere musika intermitentea delako.

Duela guti, bi neskek erabaki dute Gabriel Aresti-ren « Nire aitaren etxea » musika elgarrekin kantatzea eta filmatzea, haien

sare sozialen bidez partekatzeko. Biak agertzen dira, a-capella kantatzen, bi ahotsetan. 
Gerorako, beste kantu batzuk proposatzea pentsatu dute, zendako ez hirugarren ahots batekin, eta zendako ez kantaldiak proposatuz.

Gaurko euskal magazinean, bi kantu eman dituzte zuzenean, « Nire aitaren etxea » eta « Hallelujah » euskaraz eta ingelesez, gitarrarekin lagundurik. Biba zuek neskak eta laster arte !!